Euskara

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Azken eguneratzea: 2012/01/13

HABEren mailak Europako Markoaren argitan

Argitara eman berri du HABEk euskarri telematikorako berariaz sortu duen prestakuntza-modulua, nork bere aldetik, tutorerik gabe, izaera ezberdineko hainbat jardueraren bidez, euskararen irakaskuntzaren ibilbidea eta mugarriak lantzeko egokiera eskaintzen duena.

Moduluak helburu bikoitza du: batetik, HABEren mailetan sakontzea, maila horiek Europako Markoaren argitan landuz; bestetik, Markoa  bera xeheago aztertu eta ezagutzea.

Berariaz, euskararen ikas-irakaskuntzan lanean ari direnentzat sortua, bereziki euskaltegietako irakasleentzat. Baina euskararen irakaskuntzan aritzen direnentzat ez ezik, beste hizkuntzen irakaskuntzan ari direnentzat ere baliagarria izan daiteke: hizkuntza-irakasle, aztertzaile, azterketa-prestatzaile, ikas-materialen sortzaile, curriculumgile eta hizkuntz irakaskuntzako arduradunentzat.

Kokapena eta sarbideari buruzko xehetasunak helbide honetan: http://www.ikasten.ikasbil.net/course/category.php?id=2