Azken eguneratzea: 2010/10/05
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak Zinpeko itzultzaile eta interpreteen habilitazioari buruzko Dekretua (pdf, 121,02 KB) onartu zuen 2009ko apirilaren 21ean. Dekretu honen xedea da, batetik, zinpeko itzultzaile eta interprete gisa aritu ahal izateko gaikuntza profesionala arautzea, bai euskaratik beste hizkuntzetarako eta bai beste hizkuntzetatik euskararako itzulpen eta interpretazio lanetan jarduteko; eta, bestetik, lanbide honetarako gaituak daudenen erregistroa osatzea.
Habilitazioa lortzeko bi bide nagusi daude:
1. Habilitazio zuzena eta meritu bidezko habilitazioa
2. Probak gainditua
2010eko ekainaren 28an zinpeko itzultzaile nahiz interpreteen habilitazioa eskuratzeko deialdia (pdf, 103,28 KB) argitaratu zen. Deialdi honetan habilitazio zuzena eta meritu bidezkoa ahalbidetu dira. Ebazpenak, habilitazio zuzena lortu dutenen izendapenari buruzkoa (pdf, 64,24 KB) nahiz meritu bidezkoa lortu dutenenari dagokiona (pdf, 77,23 KB), 2010eko azaroaren 29an argitaratu dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Meritu bidezko habilitazioa, ez ohikoa denez gero, behin bakarrean egin da.
2010eko urriaren 4ko Hizkuntza Politikarako sailburuordearen eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariaren Ebazpenaren bidez, zinpeko itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioa lortzeko probetarako deia egin zen.
Proba bidez zinpeko itzultzaile nahiz interpreteen habilitazioa eskuratu dutenen izendapenak (pdf, 158,82 KB), 2011ko irailaren 7an argitaratu dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Ekainaren 8an argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2011ko maiatzaren 24ko Agindua (pdf, 98,96 KB), Kulturako sailburuarena, euskarazko zinpeko itzultzaile zein interprete lanetarako habilitazioa lortu dutenen erregistroa arautzen duena.
Bai euskaratik beste hizkuntzetarako eta bai beste hizkuntzetatik euskararako zinpeko itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitatutako pertsonak inskribatuko dira erregistroan.
Herritarrek zinpeko itzulpenak egiteko habilitazioa duten profesionalen berri izan dezaten, lan horietarako izendatutako guztien artean datuak argitaratzeko interesa agertu eta horretarako baimena eman dutenen zerrendak dituzue hemen:
Habilitatutako pertsonen datuak aldatzeko eskaera-orria:
Eskaera bideratzeko edota informazioa eskatzeko helbidea: hps-koordinazioa@ej-gv.es