|
Zenbakia: |
122 |
Egilea: |
Baroja, Pio |
Jatorrizko izenburua: |
Zalacaín el aventurero |
Itzultzailea: |
Navarro, Koro |
Argitalpen-urtea: |
2006 |
ISBN: |
84-96643-15-8 |
Orri-kopurua: |
236 |
Biografia: |
Pío Baroja Nessi (Donostia, 1872 — Madril, 1956). Medikuntza ikasi zuen Madrilen eta Valentzian. Zestoan jardun zuen mediku urtebete inguru, baina gero Madrilera joan zen okindegi baten kargu egitera. 98ko belaunaldia osatu zuten idazle taldearekin harremanetan jarri zen, eta errepublikaren aldeko egunkarietan eta gazteria ikonoklastaren aldizkarietan artikuluak idatzi zituen. 1900ean argitaracu zuen lehen lana, Bizi terraltsuak kontakizun liburua. Idazle oparoa izan zen, 75 libururik gora idatzi zuen, eta bere lanak hainbat hizkuntzatara itzuliak izan dira. Hirunaka sailkatu zituen eleberri garrantzitsuenak. Gaur argitaratzen dugun Zalakain abenturazalea (1909) “Euskal lurra” izeneko eleberri-hirukoan sartua dago, La casa de Aizgorri (1900) eta El mayorazgo de Labraz (1903) lanekin batera. Euskarara ipuin batzuk itzulita daude, Xanti Andiaren kezkak (1911), Altzateko Jaun (1922) eta, sail honetan bertan, Jakintzaren arbola (1911). |
Fitxa: |
Barojaren sorterria da, Euskal Herria, Urbiako Martin Zalakainen abenturen gertalekua. Haren bizitzaren berri ematen zaigu eleberrian, jaio zenetik gazterik hil zuten arte. Eleberriaren hasieran, haren haurtzaroko Urbia eta urbiatarren bizitza kontatzen zaigu. Azpimarratzekoa da zenbait pertsonaiaren tipologia maisuki deskribatua ageri dela. XIX. mende erdi aldeko Euskal Herriaren pintura paregabea ere bai baita Zalakain.
Hurrena, berriz, Bigarren Karlistaldiaren giroan murgiltzen gaitu, eta ekintzaren bizkortasunak hartzen du orduan eleberriaren gobernua, erraz eta aise irakurtzeko abentura bizi-lasterretan garatua; ez da suspentsea falta, ustekabe eta ibili arriskutsuak nonahi, heroismoa eta pikarokeria nagusi, harik eta heroia hiltzen duten arte.
Idazlea Gipuzkoa.net atarian: Barojaren bizitza eta lanak ezagutzeko aukera ederra.Euskaraz.
Ihauteriko erokeriak liburuaren kritika. Mikel Mendizabal, Argia, 1987.
Atomoen bizitza ipuina. Felipe Juaristik euskaratuta. Literatur Gazeta, 1987.
Angelus testua, Udalaizpek euskaratuta. Euzko Gogoa, 1952.
Mari Beltxa ipuina, Udalaizpek euskaratuta. Euzko Gogoa, 1952.
Altzateko Jauna, XV. atala. A. Iturriozek euskaratuta. Euzko Gogoa, 1955.
Tellagorri, Zalakain Adur-Mutil (abenturazalea) eleberriaren atal baten aurretiko itzulpen saioa, Nemesi Etxanizek egina. Euzko Gogoa, 1957.
Elizabide arlotea ipuina. Bingen Amegatzaren itzulpena. EGAN, 1964. |
|