Apirilaren 20an eta 21ean, Bilboko Guggenheim museoan, “Eskualdeetako edo Eremu Urriko Europako Hizkuntzen Gutuna: Lorpenak eta Desafioak” jardunaldiak egin zituzten. Gutunak 10 urte bete ditu eta horixe izan zen jardunaldiak egiteko arrazoia.
Soziolinguistikak, hizkuntza, gizarte eta kulturekin loturiko fenomeno ezberdinen hurbilketa berezi gisa, errealitatea kontzeptu-iruditeria zehatz baten bidez ulertu eta irudikatzeko aukera besterik ez du. Oraindik gazte den diziplina arteko eremua, bere irudikatze-eskemak ahal izan duen eta jakin izan dituen tokietatik atera behar izan ditu. Orokorrean ekologia gisa ezagutzen diren biologia-fenomenoen kontzeptualizazio sistemikoa fenomenoen eredu eta irudien azterketa horretan lagun izan dugu, azken urteotan batez ere.