Euskara

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
Egilea


Dolors Solá.Dolors Solà Noguera (Olot, 1954). Irakaslea da, filologia katalanean lizentziaduna eta Hizkuntzalaritza Aplikatuko masterra du: Hizkuntza- Planifikazioa eta -Zerbitzuak. 1973az geroztik, katalana inolako lege-aitorpenik ez zuen hizkuntza zenetik, katalana erakutsi du Lehen hezkuntzan, Bigarren hezkuntzan, Batxilergoan eta, batez ere, helduen irakaskuntzan. Vic-eko Udaletxeko Katalanaren Udal Zerbitzuko arduraduna izan zen, Consorci per a la Normalització Lingüística erakundea sortu zen arte (1989an). Aipaturiko Udal Zerbitzu horretan zegoela, katalanaren normalizazio-kanpaina sustatu zuen Osona-ko esparru juridikoan. Gaur egun Centre de Normalització Lingüística d'Osonako zuzendaria da. 2003an Voluntaris per la llengua programa sustatu zuen Osonako eskualdean, eta hizkuntz harrerako plan pilotuen koordinazioaz arduratu zen. Consorci per a la Normalització Lingüística erakundearen immigrazio-aholkularia da.

Azken eguneratzea: 2008/05/27