David Crystal Bangor-eko Unibertsitateko (Gales, Erresuma Batua) hizkuntzalaritzako ohorezko irakaslea da. Holyhead-eko (Ipar Gales) bere etxetik hizkuntza eta hizkuntzalaritzaren inguruko gaien idazle, editore eta hizlari gisa egiten du lan. Lisburn-en, Ipar Irlandan jaio zen 1941eko uztailaren 6an. University Collage London-en ikasi zuen eta hizkuntza-zientziatako irakaslea izan zen University of Reading-en. Hizkuntzalaritzari buruzko ehunka liburu idatzi ditu. Artikuluan lantzen den gaiari buruz, berriz, Language and the Internet (Cambridge UP, bigarren edizioa 2006), A Glossary of Netspeak and Textspeak (Edinburgh UP, 2004) eta Txtng: the Gr8 Db8 (Oxford UP 2008) argitaratu ditu. David Crystalek idatzitako argitalpen guztien zerrenda www.davidcrystal.com web gunean kontsulta daiteke.
|
| Azken eguneratzea: 2008/06/16 |
|