Motibazioa aztertzea guztiz da lagungarri ekintza eta jokabide linguistikoak ulertu nahi badira. Liburu honetan hizkuntzaren ikaskuntzari buruzko ikuspegi globalaren berri izango dugu, motibazioa ardatz harturik. Ikaskuntza prozesua zergatik den batzuetan arrakastatsu eta, aldiz, beste batzuetan porrot, azaltzen du Francisco Lorenzo irakasleak.
Motibazioa dela eta, Francisco Lorenzok dioenez, ikaslearen jarrera eta hark hizkuntzaren ikaskuntzarekiko duen hurbilpena arazo afektiboak dira zeharo. Lan honek Fernandoren egia hori -eta, aldi berean, hizkuntzen irakaskuntzan gutxien aztertu dena-, gainditu eta motibazio prozesuari eusten dioten oinarri psikologikoak sakon lantzen ditu. Alde horretatik, egileak ikaslearen ikuspegi alternatiboa ere eskaini nahiko luke, ikasle haren sineste, balio eta itxaropenak kontuan hartuz. Horrekin batera, laguntza eman nahiko lieke hizkuntza irakasleei irakaskuntza eraginkorragoa burutu dezaten.
Lehenengo atalean egileak azaltzen du nola den motibazioa ikaskuntzaren oinarri fisikoa, nola erregulatzen dituen -motibazioak, alegia-, mekanismo afektibo, kognitibo eta aktibitate neurologikoa bera, eta, ondorioz, nola den guztiz estua 2Hn gaitasuna handitzearekin duen erlazioa. Motibazioak sistema linguistikoan duen eragina aztertzen da, mailarik apalenetik -hots, sistema fonologikoaren garapena 2Hn-, maila pragmatikoraino, non hizkuntza kultura izatera igarotzen den.
Bigarren atala ikaskuntza testuinguru naturaletan -beraz, inguru akademikotik lekora-, gertatzen diren motibazio prozesuen garapenari buruzkoa da. Egoera hauetan, 2H baten ikaskuntza kontsiderazio linguistikoak gainditu eta ekintza sozial bihurtzen da. Atal honetan soziolinguistikaren eta hizkuntzaren jabekuntzari buruzko lanen arteko intersekzioan aztertu izan diren hainbat gai berriz jorratzera joko du autoreak, baina eragile motibagarrien ikuspuntua erabiliz. Horrela, bigarren hizkuntza eta etnikotasuna, hizkuntzak eskubide eta baliabide diren neurrian, 2Hren jabekuntzaren bidezko identitate alternatiboen garapena eta beste lantzen ditu Francisco Lorenzok.
Ondoko hiru ataletan, bestalde, ikasgeletara jaisten da ikerketa, hau da, hizkuntzen irakaskuntzara inguru akademikoetan eta irakasle eta ikasleen arteko harremanetara. Motibazioari dagozkion prozesuak gehienbat ikasgelan bertan jokatzen duten aldagaien arabera eratzen dira eta, are zehatzago, irakasleak erabakitzen duen metodoaren eta metodo hori ikasgelan inplementatzen den moduaren arabera. Atalotan, metodo komunikatiboak, metodo naturala, eduki bidezko 2Hren irakaskuntza edota ataza bidezko ikaskuntza zorrotz lantzen dira, kontuan hartuz betiere nola eragiten duten motibazioaren garapenean eta ikaskuntza esanguratsuan.
Azkenik, ikastunitate didaktikoak osatzeko zenbait irizpide ematen ditu egileak, bai eta ataza komunikatiboak planifikatzeko ereduak ere. Aldi berean, ikaskuntza egiazki aktiboa izan dadin ikasgelak kudeatzeko oharrak ere eskaintzen dira.
Gorago esan dugunez, motibazioaren Fernandoren egia gainditu -alegia "ikaslearen jarrera eta hark hizkuntzaren ikaskuntzarekiko duen hurbilpena arazo afektiboak dira zeharo"-, eta motibazio prozesuaren oinarrietara jotzen du lan honek. Finean, hizkuntzen irakaskuntzan ari diren irakasleei irakaskuntza eraginkorragoa gauzatzen lagundu nahi die Francisco Lorenzok liburu honetan.
AURKIBIDEA
Introducción
1. Factores motivacionales y cognitivos en la adquisición de L2
- 1.1. Bases neurofisiológicas de la motivación en el aprendizaje de L2
- 1.2. Evaluación estimular, memoria y atención
- 1.3. Mecanismos de activación y niveles de competencias de L2
2. Aspectos sociales de la motivación hacia el aprendizaje de L2
- 2.1. Componentes motivacionales en los modelos de competencia bilingüe
- 2.2. Perspectivas sociopsicológicas y motivación hacia la L2
3. Aspectos educativos de la motivación hacia el aprendizaje de L2
- 3.1. Componentes motivacionales en contextos académicos>
- 3.2. Motivación y métodos de enseñanza de L2
4. Esquemas motivacionales en el aula de idiomas
- 4.1. Estrategias docentes de aplicación del método L2
- 4.2. Percepción de la aplicación del método L2 por el docente
5. Factores motivacionales en las actividades de aprendizaje de L2
- 5.1. La tarea como estructura motivacional
- 5.2. Estructura de las tareas de aprendizaje
- 5.3. Tareas y comportamiento lingüístico
Ejercicios para la reflexión
Soluciones a los ejercicios
Bibliografía
Liburuaren ezaugarriak:
- Hizkuntza: Gaztelania
- Argitaratzailea: Arco Libros S.L.
- Urtea: 2006
- Orriak: 96
- ISBN: 84-7635-641-2
|