Aurtengo jardunaldietan Luis Baraiazarra omenduko dute.
Mendebalde Kultura Alkarteak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren, Bilboko Udalaren, BBKren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, XIII. Jardunaldiak antolatu ditu. "Transmisinoa eta erabilerea" deituriko jardunaldiak maiatzaren 8an eta 9an, Bilboko Euskaltzaindiaren aretoan egingo dira.
Iñaki Martinez de Luna, Iziar Basterretxea, Iñaki Gaminde, Kike Amonarriz, Mattin Irigoien, Estepan Plazaola, Juanjo Zorrilla, Alberto Mardones, Manu Etxebarria, Akaitze Kamiruaga, Fredi Paia eta Esti Amorrortu izango dira hizlariak. Aurtengo jardunaldietan Luis Baraiazarra omenduko dute.
Jardunaldietan parte hartu nahi duten ikasleek 10 euro ordaindu beharko dituzte eta gainerakoek, berriz, 30 euro. Ordainketak egiteko azken eguna maiatzaren 7a izango da.
|