Euskara

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
Bertsolantegia ikastaroa Villabonan


Ikastaroak belaunaldien arteko harremanak eta gogoetak bultzatzeko helburua du.

Bertsolantegiko logoaBertsozale ElkarteakUdako Euskal Unibertsitatearekin (UEU) elkarlanean eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, Bertsolandegia 2009 antolatu du hirugarren urtez. Estreinakoz Bertsozale Elkarteak Villabonan (Gipuzkoa) duen egoitzan izango da ikastaroa, uztailaren 1etik 3ra.

Bertsolandegiak belaunaldien arteko harremanak eta gogoetak bultzatzeko helburua du. Aurten, hiru gai edota ikuspegi landuko dira: kazetaritza eta bertsolaritza; bertsolaritza eta Hip-hop-a; eta nortasuna bertsotan eta bertsolariengan.

Ikastaroan hitzaldiak, mahai-inguruak eta tailerrak eskainiko dira eta Xabier Sukiak, Estitxu Fernandezek, Gari Berasaluzek, Xabier Silveirak, Egoitz Zelaiak, Iñaki Gurrutxagak eta Oihane Enbeitak hartuko dute parte, besteak beste.

Ikastaroan parte hartzeko matrikula UEUren webgunean egin daiteke.

 

Azken eguneratzea: 2009/07/01