Euskara

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
Hezkuntza Sailak Migel Altzo eta Ixaka López-Mendizabal sariak banatu ditu


Ikus-entzunezko ikasmateriala, hezkuntza-softwarea eta euskarazko ikasmaterial inprimatu onenak saritu dituzte.

Migel Altzo eta Ixaka López-Mendizabal Sarien irabazleakEusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Migel Altzo eta Ixaka López-Mendizabal sariak banatu ditu.

Migel Altzo sariak ikus-entzunezko ikasmaterialen eta hezkuntza-softwareen kalitatea bultzatu eta euskararen erabilera sustatzea du helburu. Hala, bideorik hoberenaren saria Bizkaiko Ikastolen Elkartearen Zortzi, katilu bete zorri DVDak jaso du; audiorik hoberenaren saria Urtxintxa Eskolaren Punpalaplan Euskal Jolasen bilduma (3) lanak; hezkuntza-software arruntaren saria Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak argitaratutako Irristalari, munduan ibiltari DVDarentzat izan da eta multimedia-softwarerik hoberenaren saria, berriz, Naturgaiaren Uraren ibilbidea ikertzen arroz arro multimedia materialak jaso du.

Bestalde, Ixaka López-Mendizabal sariak, euskarazko ikasmaterial inprimatu onenak saritzen ditu, eta aurtengo irabazleak honakoak izan dira: euskaraz irakasteko testu-libururik hoberenaren saria Ibaizabal argitaletxearen Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza liburuak jaso du; euskara ikasteko testu-libururik hoberenaren saria, berriz, Giltza-Edebé argitaletxearen Euskara eta Literatura: DBH 1 liburuarentzat izan da; irakaslearen gidalibururik hoberenaren saria Giltza-Edebéren Matematika: baliabideen karpeta DBH 3 liburuarentzat izan da; oinarrizko irakurgairik hoberenaren saria Zubia argitaletxearen Txinparta: Irakurgaiak: Lehen Hezkuntza 3 liburuarentzat eta, azkenik, ikasmaterial osagarririk hoberenaren saria Elkar argitaletxearen Atlas historikoa: Euskal Herria Munduan liburuarentzat.

Azken eguneratzea: 2009/07/03