Euskara

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
Euskal Irratiak federazioaren webgunea martxan da


 

Webgunean irratiak zuzenean entzun daitezke eta programazioari buruzko azken berriak Twitter sarean emango dituzte.

Euskal IrratiakIpar Euskal Herrian euskaraz aritzen diren irratiak biltzen dituen Euskal Irratiak federazioak www.euskalirratiak.info webgunea jarri du martxan. Federazioa Gure Irratiak, Irulegiko Irratiak, Xiberoko Botzak eta Antxeta Irratiak osatzen dute. Federazioaren webgunean lau irratiak zuzenean entzun ahal dira eta horrez gain, saio eta tarte interesgarrienak edozein momentutan entzuteko aukera eskaintzen du. Ipar Euskal Herriko irratien inguruko informazioa ere bildu du webgune berriak.

Bestalde, programazioari buruzko azken berriak Twitter sarean emango dituzte.

Azken eguneratzea: 2010/03/05