Euskara

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
III. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia otsailaren 26an izango da


  

Ekitaldi berean Hausnartu II. Euskal Soziolinguistika Sariak banatuko dituzte.

III. Euskal Soziolinguistika JardunaldiaOtsailaren 26an III. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia izango da Donostiako Miramon Zientziaren Kutxagunean, Soziolinguistika Klusterrak antolatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak, Gipuzkoako Kutxak eta Berria egunkariak lagunduta.

Jardunaldia hausnarketa teorikoan eta maila aplikatuan euskalgintzan ari direnei zuzenduta dago. Hau da, ikerlarien, unibertsitateko irakasleen eta ikastetxeetan, lan munduan eta administrazioan euskararen normalkuntzan ari direnen topagune izatea du helburu.

Hitzaldiak, mahai-ingurua, elkarrizketa eta tailerrak eskainiko dira. Besteak beste, Iñaki Martínez de Luna (EHU-UPV), Pablo Sotés (Nafarroako Unibertsitate Publikoa), Pello Jauregi (HUHEZI, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea), Pablo Suberbiola (Soziolinguistika Klusterra), Esti Amorrortu (Deustuko Unibertsitatea, Munduko Hizkuntza-Ondarearen UNESCO katedra) eta Juan Carlos Moreno Cabrera (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa) izango dira jardunaldia edukiz beteko dutenak.

Ekitaldi berean, Hausnartu II. Euskal Soziolinguistika Sariak banatuko dira eta jarraian Dabid Anaut-ek, II. Hausnartu sari nagusiaren irabazleak, Argiak eta itzalak euskararen lurraldean. Euskararen etxean, gazi-gozo lana aurkeztuko du.

Azken eguneratzea: 2010/02/05