Euskal Herriko hainbat udalerritan euskal abizenak euskarako grafiaren arabera egokitzeko kanpaina jarri dute abian.
Euskarazko abizenak euskal grafia zuzenarekin idaztera bultzatzeko egitasmoak jarri dituzte abian Euskal Herriko hainbat udalerritan. Kanpaina horien bidez Echeverria, Aguirre edota Arteche modu ofizialean Etxeberria, Agirre eta Artetxe bihurtzeko eman behar diren pausoen berri helarazi diete herritarrei.
Aldaketa burutzeko eman beharreko pausoak:
1. Dokumentazioa bildu:
2. Agiriak udalerriko erregistro zibil edo Bake Epaitegian aurkeztu.
Euskal abizenen grafia zuzena Euskaltzaindiaren web gunean kontsulta daiteke.