Euskara

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera

"Nahi dudalako!" egitasmoa jarri dute martxan Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasketak euskaraz sustatzeko

Batxilergoa eta Lanbide Heziketa euskaraz egiteko informazioa biltzen duten 6.400 esku-orri banatuko dituzte Bizkaiko 37 udalerritan.

Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasketak euskaraz egitea sustatzeko "Nahi dudalako!" kanpaina jarri dute abian Bizkaian. Euskaraz zein ikasketa eta non egin daitezkeen azaltzen duten esku-orriak banatuko dituzte Bizkaiko 37 udalerritan.

Proiektua Alkarbidek (Bizkaiko udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzuen bilguneak) koordinatu du, eta Bizkaiko 16 udalek eta hiru mankomunitatek hartu dute parte. Egitasmoaren helburua da gazteak animatzea batxilergoan eta lanbide heziketan euskarazko ereduan ikasi dezaten; horretarako, beraien bizitokitik hurbil dituzten eskaintzen berri ematen zaie, lagungarri izango zaielakoan. DBHko hirugarren eta laugarren mailan dabiltzan gazteei begira, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasketak euskaraz jarraitzeko informazioa biltzen duten 6.400 esku-orri banatuko dituzte Bizkaian. Gainera, www.nahidudalako.com webgunea jarri dute martxan proiektuaren informazio guztiarekin.

Azken eguneratzea: 2011/02/18