Euskara

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera

Ipar Euskal Herriko euskara sustatzeko 1,6 milioi euro bideratuko dira

Guztira, 62 egitasmo diruz lagundu dira.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) 2011n sinatu duten 2011-2016 urteetarako elkarlanerako marko nagusia, euskara eta hizkuntza-politika gaietan mugaz gaindiko lankidetza sustatzeko asmoz. Hitzarmenean lankidetzarako 1,6 milioi euroko fondoa aurreikusi da, Iparraldeko eragileei zuzendutako laguntzak bideratzeko. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak 470.000 euro jarri ditu, eta EEPk, berriz, 1.130.000 euro. Dirua bi multzotan banatu da: batetik, 1.200.000 euro zortzi eragile nagusiren artean hitzarmen bidez (Euskal Haziak, Biga Bai, Ikas Bi, Seaska, AEK, Bertsularien Lagunak Uda Leku eta Euskal Irratiak) banatu dira, eta, bestetik, gainontzeko 400.000 euroekin, hainbat eragile pribaturi zuzendutako hizkuntza jarduera proiektu deialdira aurkezteko, euskararen arloan bultzatzen dituzten xedeak bultzatzeko.

Deialdi honetara guztira 86 egitasmo aurkeztu dira, 65 erakunderen eskutik. Diruz lagundutako 56 egitasmoak honako bi esparrukoak izan dira: euskararen transmisioari buruzkoak eta euskararen erabilera sozialari buruzkoak.

 

 

 

 

 

 

Azken eguneratzea: 2011/07/01