Nafarroako udaletako Euskara Zerbitzuek egin dute Euskararen Nafar Institutuaren laguntzarekin.
Duzun onena / Lo mejor de tí, haur jaioberriak dituzten familiei zuzendutako gidaliburua argitaratu dute Nafarroako udaletako Euskara Zerbitzuek Euskararen Nafar Institutuaren laguntzarekin. Bertan, hizkuntza-garapenerako aholkuak eta hizkuntzei familian eman beharreko tratamenduaz hainbat gomendio ematen dira. Seme-alabak ahalik eta hiztunik hoberenak eta osatuenak izaten laguntzea da ekimen horren helburua. Gidaliburuak hainbat atal ditu. Lehenengoan, gurasoei esaten zaie zeinen garrantzitsua den familia hizkuntzak ikasteko. Bigarren atalean, euskara ikasteko baldintza egokienak azaltzen dira. Beste atal batean, jolas erraz batzuk proposatzen dira, euskara aise erabiltzeko. Bukatzeko, ikus-entzunezkoen gida dago gaian sakondu nahi dutenentzat. Nafarroako udaletako Euskara Zerbitzuek urteak daramatzate horrelako ekimenak bultzatzen. Argitaratu berri den gidaliburua opari batekin bidaliko diete haur jaioberriak dituzten familiei.
|