Aurtengo jardunaldietan Karmele Rotaetxe soziolinguista omenduko dute.
Mendebalde Kultura Alkarteak "Atzorik etzira XII. Jardunaldiak" antolatu ditu, maiatzaren 9 eta 10erako. Mendebaldeko hizkera aztertu eta egokituz, euskara bera indartzea da Mendebalde Kultura Alkartearen helburua eta horretarako, besteak beste, jardunaldiok antolatzen ditu. Aurten tradizioaren inguruan jardungo dute eta Tradizioaren garapena, Tradizioa hezkuntzan eta Tradizioa teknologia berrietan izango dira mintzagai nagusiak. Joxe Manuel Odriozola, Pruden Gartzia, Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia, Karmele Pérez, Iñaki Gaminde, Olaia Laka, Maider Arévalo, Gorka J. Palazio, Uxune Martínez, Jon Manzisidor, Juantxu Rekalde, Ismael Manterola eta Luis Mari Beltrán izango dira hizlariak. Jardunaldiak Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan, egingo dira eta bertan elkarte bizkaitarrak Karmele Rotaetxe soziolinguista omenduko du.
|