Euskara

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
:: AURREKOAK ::
Hizkuntza gutxituen literaturei buruzko topaketa


Euskal Herriko eta Ameriketako hainbat idazle eta literatur aditu bilduko dira Renoko Unibertsitatean egingo den topaketan.

Center for Basque Studies-ek (Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroa) antolatuta, "Writers in between Languages: Minority Languages in the Global Scene" topaketa egingo da maiatzaren 15etik 17ra Renoko Unibertsitatean (AEB). Bertan hizkuntza gutxituen literaturei buruz eta hizkuntza horiek mundu globalizatuan betetzen duten lekuari buruz hitz egingo dute AEBtako unibertsitateetako eta Euskal Herriko zenbait idazlek eta literatur adituk. Han izango dira, besteak beste, Bernardo Atxaga, Mariasun Landa, Rikardo Arregi, Iban Zaldua, Miren Agur Meabe eta Aurelia Arkotxa idazleak eta L. Fernández Cifuentes, J.R. Resina, M. Santana, T. Vilaros, E. Delgado, A. Martín, A. Sosa Velasco, X. Pla, M. Ugarte eta N. Arruti adituak. Lehenengo egunean, besteak beste, Mario Santanak "On Visible and Invisible Languages: Bernardo Atxaga's Soinujolearen semea in Translation" (Ageriko Hizkuntzak eta Hizkuntza Ikustezinak: Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea itzulpenean) hitzaldia eskainiko du. Hurrengo egunean izango diren hizlarien artean, Mariasun Landak "Identity, Language, Creation (An Autobiographical Approach)" (Identitatea. Hizkuntza. Sorkuntza. (Ikuspegi autobiografikoa)) eta Miren Agur Meabek "Five Reasons to Write in the Language of the Negihborhood" (Auzoko hizkuntzan idazteko bost arrazoi) hitzaldia emango du.

Azken eguneratzea: 2008/05/08