Euskara

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
Euskara lantzeko tresna berriak erabiltzaileen eskura


www.euskadi.net/euskara_softHizkuntza Politikarako Sailburuordetzak  urteak daramatza euskara lantzeko eta euskaraz lan egiteko tresnak Interneten doan eskaintzen.

Ondorioz, www.euskadi.net/euskara_soft helbidean hainbat produktu daude doan deskargatzeko. Oraingo honetan produktu berriak gehitu ditu aipatutako helbidean:




  • Elhuyar hiztegien plugin eguneratuak:

    • EU-ES/ES-EU eta EU-FR/FR-EU, Microsoft Office 2003 eta 2007rako.
    • EU-ES/ES-EU eta EU-FR/FR-EU eta Elhuyar Sinonimoen Kutxa OpenOffice.org 2.2-rako.

Microsoft Office 2003 eta 2007 bertsioek Erreferentzia izeneko aukera bat eskaintzen dute. Horren bitartez, besteak beste, hiztegiak kontsulta daitezke (gaztelania, ingelesa, frantsesa...). Hemen eskaintzen diren plugin-ak erreferentzia-panel horretan integratzen dira, Officek berez duen sisteman euskararen aukera txertatuta. Hala, Elhuyar ren Euskara-Gaztelania eta Euskara-Frantsesa hiztegiak kontsulta daitezke horiek erabiliz. Instalatzeko, bi aukera daude: hiztegiak banan-banan jaitsi eta instalatzea, edo bi hiztegiak batera jaitsi eta instalazio bakarrean jartzea. Plugin-ekin batera instalatzeko jarraibideak ere eskaintzen dira web gune horretan.

  • XUXEN kode irekiaren bertsio berritua, GNU GPL lizentziarekin.
    Hauek dira eskura daitezkeenak:

    • OpenOffice.org 2.2 Windows
    • OpenOffice.org 2.2 Linux
    • Mozilla Thunderbird Windows
    • Mozilla Thunderbird Linux

Horiek instalatzeko behar diren argibideak ere eskuragarri daude. Elhuyar hiztegien plugin-ak Elhuyar Fundazioak egindakoak dira eta Xuxen kode irekiaren bertsio berritua Eleka Ingeniaritza Linguistikoak  prestaturikoa da.

Azken eguneratzea: 2008/05/23