Euskal gizarteak bizi duen egoera soziopolitikoaren inguruko lanak aurkezteko epea irailaren 12an amaituko da.
Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Prospekzio Soziologikoaren Kabineteak 2008ko Euskal Gizartearen Egoera ikerketa-sariaren deialdia ireki du. Euskal gizartearen egoera soziopolitikoari buruzko ikerketa-lanak saritzea da deialdiaren xedea.
1996an jaiotako sariak ondorengo ezaugarriak betetzen dituzten ikerketa-lanak saritzea du helburu: kalitatea, zuzentasun tekniko-zientifikoa, planteamenduaren eta metodologiaren originaltasuna eta, ikerketa-alorreko berrikuntzak.
Parte-hartzaileak 35 urte baino gutxiago izan eta goi-mailako titulua eduki beharko du. Era berean, taldeka nahiz bakarka aurkezteko aukera eskaintzen du deialdiak. Lanek argitaragabeak eta aurreko bi urteetan idatziak izan beharko dute. Doktoretza tesiak ere aurkez daitezke, argitaratu gabe badaude bederen. Aurkezteko epea 2008ko irailaren 12an, 12:00etan, amaituko da.
Informazio gehiago: Prospekzio Soziologikoen Kabinetea
|